Kanpotiko Segurtasun Auditoretza Teknikoa
|
|
Zure informazio sistemaren segurtasuna areagotu
Internet bidez informatika sistemen urrakortasunak antzematen ditu, eragina aztertu eta konponbide bat ematen dizu hauek ezabatzeko. Kanpotiko Segurtasun Auditoretza Tekonikoak Internetetik zure enpresaren kanpotiko segurtasuna neurtu eta Interneten zure enpresak duen segurtasun arrisku erreala ezagutzen laguntzen du.
|
|
Zure enpresak Interneten duen segurtasuna neurtu ezazu
Helburu maltzurrak dituen kanpotiko eraso bat simulatuz zure enpresaren kanpo-sarearen segurtasuna neurtzen da. Ebaluazio honi esker, garrantzitsua izan daiteken informazioa beste norbaitek lortzea ahalbidetzen duten zure sistemen segurtasun ekats eta urrakortasunak bilatu ahal dira.
|
Enpresako datu pribatuen lapurreta arriskua neurtu ezazu Kanpotiko Segurtasun Auditoretza Tekonikoak erasotzaile batek datu pribatuak lortu edota zure enpresaren izena mintzeko, enpresaren Interneteko elementuak manipulatzeko egin ditzaken erasoak nola egiten dituen ezagutzen lagunduko dizu. Kanpotiko Auditoretza honen emaitzak hurrengoa jakitzea ahalbidetuko dizu:
- Zure enpresaren kanpo sistemen urrakortasun teknikoak
- Urrakortasun horien erabilerak ekar litzaken ondorioak
- Enpresako segurtasun arazo horientzat gure adituek proposatutako konponbideak
|
|
Zure enpresaren segurtasuna handitu ezazu Kanpotiko Segurtasun Auditoretza Tekonikoarekin enpresaren segurtasun maila handitzeko metodo bat proposatzen dizugu. Auditoretzan antzemandako ahultasunak konpontzeko aukera sorta bat eta etorkizunean suerta litezken erasoak saiesteko neurriez gain, zure erakundearen segurtasuna hobetzeko aplika ditzakezun hobetze planak eskeintzen dizkizugu.
|
|