Barne Segurtasun Auditoretza
|
|
Segurtasuna barrutik neurtu ezazu
Zure langileek ere informazio sistemen barne segurtasuna arriskuan jar dezakete.Sakontekek arrisku hauen norainokoaren azterketa eskaintzen dizu. Batez ere, langile guztiek eskura eduki behar ez dituzten datu konfidentzialekin lan egiten duten erakundeentzat bideratua. Horrez gain, beste enpresatan barne sabotaia edo informazio konfidentzialaren lapurretarako intrusioak saiestu eta segurtasuna hobetzeko interesgarria da.
|
|
Enpresa barrutik eraso bat egiteko posibilitateak gutxitu hitzazu
Baimen mailakatu bidez antolatutako sistemen inplantazio bidez arrisku asko saiestu daitezke. Enpresaren barne sistemaren inguruko balorazio eta test batzuen bidez, Sakontekeko adituek zure enpresaren puntu ahulak aurkituko dituzte eta enpresa barruko erasotzaile batek datu konfidentzialetara sarrera eduki ez dezan, soluzio desberdinak emango dizkizute.
Zure enpresaren informazio sistemen segurtasuna handitu ezazu
Barne segurtasun auditoretza teknikoak, ongi prestatutako profesionalek zure enpresa barneko saretik edota sare hontara konektatua dagoen sare lagun batetik egindako eraso simulatu bati esker, informazio sistemen egiazkotasun, sarrera kontrol, integritate eta konfidentzialtasunaren segurtasun maila altua bermatzen dizu.
Sistema honekin edozein barne erasoren aurrean informazio sistemek duten segurtasun maila neurtzen dugu bere puntu ahulak aurkituz gero puntu ahu hauek babesteko soluzioak proposatuz.
|