Hasiera arrow Nortzuk Gara

Nortzuk Gara

Enpresa


SakonTek Saiolan Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroan garatua izan den idea bat da. Ikertu, ikasi eta arazoak konpontzea gustoko dugun Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko Injineru tarde bat gara. Konponbide dotore, eraginkor edo originalen satisfazioa dastatzea atsegin dugu. Tamalez, bizi dugun mundu enpresarial hontan, lan mota hau edukitzea luxua da. Hau da Sakontek sortzearen arrazoi nagusietako bat; bezeroen zerbitzura gure potentzial guztia garatzea ahalbidetuko digun eta gure iguripen eta helburuak beteko dituen esperantza dugun enpresa.

Enpresa gazte, bizi eta gaur egungo teknologien aldaketen inguruan eta ernetzen diren teknologia berriei argi dagoena. Esparru konkretu batzuetan aditua, zeinen oinarri eta aktibo handiena berau osatzen duten pertsonak eta beraien jakintzak diren. Berrikuntzarako eta produktu berriak zortzeko zein segurtasun informatikoko kontsultoria eta heziketa zerbitzuak eskeintzeko prest dagoen pertsona taldea.


Helburuak eta Filosofia


SakonTekeko langileon helburu pertsonala, pizgarriak suertatzen zaizkigun kalitate altuko proiektuak aurrera atereaz, betetasun pertsonal handia lortzean datza. Enpresa, betetasun eta autoerrealizaziorako tresna bat izanik, gure azken helburua zoriontsu izatea dugularik.

Erabiltzen ditugun teknologietan adituak izan eta beste berri batzuk ikasteko prest egon. Bezeroak zein gu bete, poztuko gaituzten produktuak sortzeko erabiltzen ditugun teknologietan ezagutza zabalak lortzea.

Bezeroaren poztasuna. Bezeroaren poztasuna zein gurea bat direla badakigu. Izan ere, biak bilatzen ditugu, bai produktuen kalitatean zein eskeinitako zerbitzutan.

Bezeroarekiko gertutasuna. Bezeroarekiko irekia izatea garrantzitsua dela uste dugu. Beti, non informatu, dudak galdetu edo noski, non kexatzeko, leku, telefono zenbaki edota web orri bat eskeiniz.

Azken finean, gauzak ondo egiteko nahia eta beharra dugu.


Gure baloreak


Zintzotasun eta erantzukizuna. Gauzak, beraien eragozpenak gutxitu edota abantailak gehiegitu gabe aurkeztuko ditugu. Bezeroarekin zein gu geurekin zintzotasuna eta erantzukizuna behar ditugu. Zein aurkezpen gutun hobe, zintzo eta erantzukizundun bezala ezagunak izatea baino?

Errespetu eta uste ona. Bezeroarekiko eta bezeroak gurekiko. Zein erlazio hobe, errespetu eta uste onean oinarritutakoa baino?

Lankidetza eta parte hartzea. Elkarlanean egingo ditugun proiektu bakoitzean arrakasta izateko, lankidetza eta parte hartzea, gertutasunezko tratuarekin batera. Zein modu hobe bi aldeentzat emaitza ona lortzeko, bien lankidetza eta parte hartzea baino?

 

Zerbitzu interesgarri gehiago...

Nortzuk Gara