Gailu enbebidoetarako softwarea

embebido

Aplikazio enbebidoen garapena


Sakonteken gailu enbebidotarako software egokitzean esperientzia zabala daukagu. Batez ere, GNU/Linux sistema eragilearen moldaketan eta neurrira eginiko distribuziotan espezializatuak gaude.

 

 

Ondorengo arlo hauetan egiten dugu lan batez ere:

01Sare eta segurtasun informatikorako gailu enbebidoetarako neurrira eginiko softwarea sortzen

02GNU/Linux sistema enbebidotan garatzeko aholkularitza

03GNU/Linuxen oinarritutako gailu enbebidotarako distribuzio espezializatuen sortzea

 PDA

Inor ez da kontuan ez hartzeko bezain txiki edo behartsua - Henry Miller . 

Beraien erabilgarritasunagatik eta etxebizitza zein lantokietan izan duten arrakastagatik gailu enbebidoek segurtasun informatiko munduan gero eta garrantzi handiagoa hartzen dihardute. Gailu hauek ez dira gailu berriak, Coca-Cola makinetatik kaleko semaforotaraino, neurri batean gailu denek barnean beraien funtzioa betetzen laguntzen dien softwarea daukate. Honela, hardware aldaketa egitea baino beraien birprogramazioa errazten dute.

Azken urtetan gailu hauen memoria eta prozesu gaitasuna asko hazi da, software konplexuagoa exekutatzea ahalbidetzen dutelarik. Izan ere, gaur egun normala da telefono mugikor batek edozein motatako aplikazioak exekutatzea ahalbidetzen duen sistema eragile propioa edukitzea.

Sistema enbebido bat, lan konkretu batzuk egiteko bereziki diseinatua izan den elektronika programablea da. Adibidez, teknologia honen aplikazio batzuk honako hauek izan daitezke:

  • Telefonia sistema finko edo mugikorra. Adibidez telefono mugikor bat.
  • Produkzio prozesuen automatizaziorako gailuak
  • Industri ekipo eta instrumentazioa Iphone de Apple
  • Edozein motatako etxetresna elektrikoak, mikrouhin labeak, ikuzgailu edo garbigailuak, hozkailuak, ontzi-garbigailuak, etab.
  • Jostailu eta astialdirako industrian aplikazio handia dauka.
  • Ordenagailuendako sistema periferikoak.
 
< Aurrekoa

Zerbitzu interesgarri gehiago...

Neurrira Sortutako Softwarea