BetiAdi - Etengabeko zaintza |
BetiAdi zure enpresako segurtasunaren azterketek denboran zehar koherentzia eduki dezaten sortutako aldizkako auditoria zerbitzu bat da. Zerbitzu honek eskeintzen duena, aukeratutako modalitatearen arabera, zure enpresaren segurtasuna finkatu eta segurtasun honen jarraipena egiteko aldiroko auditoria serie bat egitea da. Lehenbizi egiten de auditoria lanean aholkatutako segurtasun politikaren koherentzia denboran zehar mantenduko duen aldiroko jarraipena. Urrakortasunen azterketaSarearen segurtasunaren jarraipena, VPN bidez kanpotik erabilgarria izango den eta auditoria hauek egiteko bereiziki sortua den gailu bat instalatuz egingo da. Jarraipen hau Sakontekeko zerbitzu teknikoak gailu hontara konektatuz egingo dituen neurketa desberdinez egingo du. Neurketa hauek sarearen segurtasunaren kontrol panel bat osatuko dute. Langile espezializatuek kudeatu eta interpretatutako tresna automatizatuak erabiliz, sarearen funtzionamenduan eraginik edukiko ez duten azterketa konstanteak egingo dira. Azterketa hauek zure sarearen egunean eguneko eboluzioa jakitea ahalbidetuko dizute, baita zure ordenagailuen urrakortasun tartea ere. Gure sistemek Nessus edo Core Impact bezalako herreminta entzutetsuak erabiltzen dituzte. Tranpa sareakBezeroek aukeran daukaten beste zerbitzu bat Honey Pot bezala ezagunak diren sare tranpak erabiltzea da. Teknika mota hau enpresako sare barruan, akats ezagunak simulatzen dituzten sare eta ordenagailu faltsuak erabiltzean datza erasotzaile, birus eta helburu txarretarako sortu diren programak (Malware) hauek infektatzen saiatu daitezen, honela beraien existentzia eta erabiltzen dituzten teknikak agerian utziz. Sare guztian zehar sentsoreak jarriz zure sarean egiten diren eraso kopuruaren indizea lor daiteke. Malwarearen bilketaTranpa sareak zure enpresako sarean jarriz, bertan zenbat eta zein motatako malwarea dabilen jakin daiteke. Malware honen iturburua ere azter daiteke, bere zabalkuntza, sarearen errendimenduaren erorrera edota pertsona arrotzek ordenagailuen erabiltzea bezalako ondorio txarrak gutxituz. |